'Krono-paisaiak' erakusketa hartuko du Bergarako Aroztegi aretoak gaurtik azaroaren 5era

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urr. 20a, 13:18

Erakusketan ikus daitekeen collagetako bat: 'Pilotakada kameraratzen atzean, Toribio Jauregi'.

Berta Barroso eta Ana Ester Fz. Calle artistek Bergarako leku eta pertsonaiak protagonista dituzten 26 collagen bilduma egin dute. Gaur arratsaldeko zazpietan izango da erakusketaren inaugurazioa eta azaroaren 5era bitartean egongo da ikusgai.

Kronopaisaiak deitzen da Berta Barroso eta Ana Ester Fz. Callek osatu duten erakusketa. Bergarako toki eta pertsonaien tamaina eta formatu ezberdinetako argazkiak erabili dituzte bildumako 26 collageak sortzeko. Tartean ikus daitezke Michelle Angiolillori, Telesforo Aranzadiri edota tostoi-errellenoei eskainitako obrak, besteak beste. Egileek aurreratu dutenez, ez dute Bergararekin lotura zuzenik, eta hortaz, aurrez ikerketa lan garrantzitsua egin behar izan dute.

Gaur inauguratuko da erakusketa, 19:00etan, eta azaroaren 5era bitartean egongo da zabalik. Bertaratzen direnek "paisaiaren eta denboraren arteko harremanak" ikusi ahal izango dituzte. Honako ordutegia izango du erakusketak: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta, domeka nahiz jaiegunetan, 12:00:14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak