Mundo Divinoren kontzertua, bihar, Bergarako San Juan auzoko ermitan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urr. 20a, 11:27

Maria del tango eta Carlos 'El Calimbero', Mundo Divinoko kideak. (Argazkia: Mundo Divino).

Maria del Tango eta Carlos 'El Calimbero' bikoteak osatzen dute taldea eta kolaborazio berezi bat izango da emanaldian; Juan Carlos Aracil, zeharkako txirula-jolea. Emanaldia arratsaldeko zortzietan izango da.

Bergarako San Juan auzoko ermitak Mundo Divino bikotearen kontzertua hartuko du bihar arratsaldeko zortzietatik aurrera. Maria del Tango abeslariak eta Carlos El Calimbero gitarra-joleak osatzen dute flamenko talde hau, baina biharko emanaldian hiru musikari arituko dira; izan ere, aurreratu dutenez, Juan Carlos Aracil zeharkako txirula-jolearen kolaborazio berezia izango dute.

Konposatutako abestietan esperantza mezuak bidaltzen dituzte. Cadizen sortutako taldea da, eta bikotearen bi belaunaldiak elkartzen dituzte haien musikak eta poesiak. Esan bezala, flamenkoa dute oinarri eta inspirazio iturri, baina rock andaluziarretik ere edaten dute. Singleak kaleratu ohi dituzte eta azkena duela zazpi hilabete estreinatu zuten: Andaluzsí. Disko bakarra dute eta 2021ean ikusi zuen argia; En el mismo reloj deitzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak