Urriaren 23an amaituko da UNEDen izena emateko epea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 20a, 10:42

Bergarako UNEDen eskuratu daiteke informazio gehiago, baina aurreratu dutenez, 30 gradu, 11 gradu konbinatu, laurogei master, doktoretza programak, mikrogradoak eta mikromasterrak dituzte eskaintzan.

UNEDeko eskaintzetan izena emateko epea, ordea, astelehenean, hilaren 23an, amaituko da. Jakinarazi dutenez, nahi beste kreditutan matrikulatu daiteke, ikasturte osoa ordaindu behar izan gabe. "Horrek aurkezpen ekonomikoa dakar", gaineratu dute, baina informazio gehiago behar izanez gero, UNEDeko webgunean eskuratu daiteke edo Bergaran duen egoitzan. Baita 943 769 033 telefono zenbakira deituta ere.

Modu horretan, nabarmendu dute helburu dutela "online prestakuntza tutorizatua" eskaintzea, aurrez aurreko eskolekin osatuta. "Hori oso baloratua da, batez ere lehenengo ikasturteetan, ikasleak metodologiarekin eta teknologiaren erabilerarekin ohitu ahal izateko, baita antzeko interesak dituzten ikaskideak ezagutzeko ere".

Idazle eskola martxan da

Pasa den zapatuan, urriaren 14an, abiatu zuten idazle eskolaren 21. aldia, eta apirilaren 20ra arte luzatuko da. Tere Irastorza da arduraduna, baina alboan izango dituzte Pako Aristi, Itziar Gomez, Joseba Sarrionandia, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Amaia Henebutte eta Aizpea Goenaga ere. Besteak beste, iritzi artikuluak, narrazioak eta poesia landuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak