Europako txapelketan izango da Andoni Mujika bergararra

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urr. 20a, 13:00

Iazko Europako txapelketan bigarrena izan zen Andoni Mujika. Argazkia: Goiena.

Urriaren 29an, Lituanian jokatuko da Europako Kudo txapelketa, eta Selekzio Nazionalarekin arituko da

Andoni Mujika Lituianian jokatuko den Europako Kudo txapelketan izango da hilaren 29an. Bergararra Selekzio Nazionalak hautatua izan da txapelketara joateko, eta iaz Erroman lortutako bigarren postua errepikatzen edo hobetzen saiatuko da. "Maila ona egongo da, baina aurkariak ikusita zerbait lortzeko aukera ikusten dut. Iaz helburu finkorik gabe bigarren izan nintzen; aurten, ordea, lehen hiruren artean egoteko asmoa- rekin noa", dio Mujikak.

Gainera, helburu horiek lortzeko prestaketa lan handiak egin ditu, eta momentu aproposean heldu zaio Lituaniako aukera. "Entrenamendu asko egin ditut, egunean bi ordukoak, eta beste txapelketekin alderatuz, fisikoki hobeto iritsiko naiz honetara. Mentalki ere, beste txapelketa batzuetako esperientziatik ikasita, une honetan prestatuago nago zentzu horretan", aitortu du bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak