Palestinar herriari elkartasuna erakutsi diote Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 18a, 08:16

Atzo 19:30ean egin zen elkarretaratzea Bergarako plazan.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Bergarako plazan. "Palestina askatu" eta "Israel genozida" oihukatu zuten borobilean elkartu zirenek, Palestinari babesa erakutsiz. Zapatuan Donostian egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dutela jakinarazi zuten bertan; 15:30ean aterako da autobus geltokitik.

"Palestina aurrera. Israel genozida" irakur zitekeen pankartaren inguruan, borobil bat sortuz, egin zuten atzo iluntzean Bergarako plazan Palestinari babesa adierazteko elkarretaratzea. Palestinaren aldeko oihuak entzun ziren hizkuntza ezberdinetan, "Palestina askatu" eta "Israel genozida" oihuekin batera. Palestinako banderez gain, Sahararen askatasuna eskatzen zuen bat eta Marokoko beste bat ere baziren kale bilkuran.

Ordu erdi iraun zuen elkarretaratzeak eta amaieran jakinarazi zuten zapatuan Donostian egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dutela. 15:30ean aterako da autobus geltokitik eta 20:00etan bueltatu. Izenak Pol Pol edo Arrano tabernetan eman behar dira. Autobusa doan izaten saiatuko direla ere gaineratu zuen, "dirua inorendako oztopo ez izateko". Gernika-Palestina deialdi herritarrak antolatu duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak