Erorikoei aurre egiten ikasteko tailerrak Bergaran, urriaren 24an eta 26an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urr. 17a, 09:12

Erorikoak prebenitzeko tailerrak antolatu ditu Bergarako Udalak, Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean. Doan eman daiteke izena, osasun-zentroan (943 03 54 00) edo Agorrosinen (943 77 70 95), bertaratuta edo telefonoz deituta.

64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei daude zuzenduta saio horiek, erorikoak dira-eta 64 urtetik gorakoen lesio eragile nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan. Tailerrak Agorrosinen egingo dira, bi saio teoriko eta praktikotan: urriaren 24ean eta 26ean, 16:30etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri –telelaguntza, laguntza teknikoak, etxeko laguntza…–.

Doan eman daiteke izena, osasun-zentroan (943 03 54 00) edo Agorrosinen (943 77 70 95), bertaratuta edo telefonoz deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak