Bergarako San Joxepe elkarteak gaur ekingo dio 25. Kulturaldiari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urr. 16a, 11:40

Iazko Kulturaldiari amaiera emateko bazkaria.

Bergarako San Joxepe erretiratu elkarteak 25. Kulturaldiari emango dio hasiera gaur, urriaren 21era arte. Aurtengo leloa Esperientziaz baliatzen izango da eta urriaren 21era bitartean askotariko ekitaldiak izango dituzte. Besteak beste, Toti Martinez de Lezea idazle ezagunaren hitzaldia antolatu dute urriaren 18rako.

Egitarauan askotariko ekintzak izango dituzte. "Ekitaldi honetako gonbidatuak hauek izango dira: Arturo Goikoetxeak min kronikoari buruz hitz egingo du eta Toti Martinez de Lezea idazle famatua Sorginak eta sorginkeriak izeneko saioa eskainiko du Seminarixoan. Horrez gain, San Joxepe egoitzan ematen diren dantza ikastaroko partaideak aurten gure ekitaldiko parte izango dira".

Horrez gain, esker ona adierazi nahi izan dute: "Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidatuei, eskuzabaltasun eta gogoz baiezkoa eman digutelako. Horrez gain, ekintza kulturalak, belaunaldi artekoak, folklorikoak, musikarekin zerikusia dutenak, turistikoak,... ere izango ditugu. San Joxepek Kulturaldiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte eta, bide batez, zuen parte hartzea eskertu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak