Txapela jantzi du Arrate Bergarak 'Hiru Hiriburuak' txapelketan

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 15a, 14:04

Arrate Bergara, ezkerrean, txapela jantzi berri. Argazkia: Emakume Master Cup

22 eta 19 irabazi du Arrate Bergara bergararrak, Aldai aurrelariarekin bikotea osatuta, Garai eta Zabala bikotearen aurka. Ia 3.000 ikusle izan dira Bizkaia pilotalekuan eta bertaratu direnek final handi batez gozatzeko aukera izan dute.

Hiru Hiriburuak txapelketaren finala jokatu dute Aldai-Bergara eta Garai-Zabala bikoteek gaur eguerdian Bizkaia pilotalekuan. Azken unerarte borrokatu dute Garaik eta Zabalak baina txapela Aldaik eta Bergarak jantzi dute.

Ezin hobeto hasi dute partidua Arrate Bergarak eta haren bikote Amaia Aldaik; erritmo bizia ezarri dute eta airez, gantxoz edota dejadaz egindako tantoak eskaini dizkiete gorriek ikusleei. 15 eta 6 izan dira aurretik Aldai eta Bergara, eta bazirudien nahiko final lasaia izango zela haientzat. Alabaina, Garaik eta Zabalak osatutako bikotea berpiztu egin da eta, batzuek huts egindakoak eta beste batzuek asmatutakoak aprobetxatuz, markagailuan 15 eta 14koa ezartzea lortu dute. Aldai eta Bergara partidatik kanpo zeudela zirudien, baina horrelako momentuetan erakusten dute adorea txapeldunek, eta hori bera egin dute haiek. Partida hasierako erritmoa ezartzea lortu dute berriro ere eta, partida ixtea kosta egin bazaie ere, lortu dute hogeita bigarren tantora iristea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak