Dekolonizatu Bergara taldearen "ekitaldi antikoloniala" urriaren 12an, Iralaren monolitoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urr. 10a, 13:12

Sanmartinetan Dekolonizatu Bergara taldeak sinatu zuen pankarta.

Dekolonizatu Bergara taldeak "ekitaldi antikoloniala" antolatu du urriaren 12rako Fraiskozuri plazan (18:30), Domingo Martinez Iralaren omenezko monolitoan; taldearen lehen ekintza publikoa izango da: "Dei egiten diegu historia ofizialarekin bat egiten ez duten herritarrei ekitaldi horretan parte hartzeko eta baita, interesa izanez gero, taldera batzeko ere".

Urriaren 12ko ekitaldiaren zergatia honela azaldu dute Dekolonizatu Bergara taldekoek: "Kristobal Kolon Amerikara heldu zenekoa ospatzen da data horretan, eta ekitaldiarekin, historia ofizialak ahaztu nahi izan dituenak ekarriko dira gogora. Kolonizatzaileen aldetik jatorrizko herriek jasandako hondamendia eta mendeetako egiturazko sakeoa eta arrazakeria salatuko dira; herri kolonizatuak kontuan izango dituen memoria inklusiboagoa eta justuagoa eraikitzeko, Bergaran ere urratsak eman beharraz ohartarazi nahi dugu".

Danborradako pankartaren azalpena

Dekolonizatu Bergara taldearen lehen ekintza publikoa izango da urriaren 12koa, eta azaldu dute zergatik jarri zuten Tanborrada bai, estanpa zertarako? zioen pankarta San Martin jaietan: "Danborrada osteko antzerkian San Martin Agirreri egiten zaion gorazarrearen inguruan hausnartzeko helburua zuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak