Pegatinak trukatzeko elkartu dira kartzela zaharrean

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 7a, 15:17

Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak antolatuta, Bergarako kartzela zaharrean elkartu dira goizean hainbat pegatina zale eta bildumagile, euren altxorrak trukatzeko.

Gasteiztik, Zeberiotik, Arrasatetik, Erromotik, Berangotik, Oreitiatik... Euskal Herriko toki askotatik etorritako pegatina zaleak elkartu dira goizean Bergarako kartzela zaharrean. Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak antolatuta, hortxe egin dute aurtengo topaketa, XXI.ena. "Mikro historia asko kontatzen dituzte pegatinek. Altxorra dira", zioen elkarteko kide den Iñaki De Nicolasek, Getxotik etorrita.

11:00etan hasi da topaketa eta ordurako milaka pegatina zeuden hainbat mahaien gainetan. "Pegatinak ekartzen dituzte bildumagileek edo zaleek, eta besteek ekarritakoetatik interesatzen zaizkienak hartu gero. Trukatu egiten ditugu, kopurua zehaztu barik". AHTren aurkako pegatinen erakusketa bat ere jarri dute.

Politika arlokoak, euskalgintzakoak, ingurugiroari lotutakoak, sindikalak, jaietakoak... gai asko jasotzen dituzten pegatinak trukatzen ibili dira, garai ezberdinetakoak. Batzuk kronologiaren arabera gordeko eta sailkatuko dituzte gero etxean, beste batzuk, gaiaren arabera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak