Esandako moduan, Bretxa musikalean parte hartu zuten aktore, musikari, dantzari eta partaide guztiak egongo dira domekako proiekzioan. Vegarekin batera musikala zuzendu duen Valen Moñuxen arabera, berriz ere elkartzeko eguna izango da domekakoa: "BAM elkartearen helburuetako bat, Bergaran, herri mailan, kultura partekatzeko gune bat sortzea da, eta musikalaren proiekzioarekin inguruko artistak berriz ere biltzeko aukera izango dugu".