Herbehereetako 46 ikasle Bergaran daude Mariaren Lagundiarekin duen elkartruke proiektua dela eta

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urr. 3a, 13:49

Herbehereetako eta Mariaren Lagundiko ikasleak Bergarako Udalak egin zieten ongietorrian atzo. (Argazkia: B.U.)

Urriaren 1ean iritsi ziren Warnsveld herritik (Herbehereak) 46 ikasle eta 4 irakasle Bergarara eta urriaren 5era bitartean egongo dira Mariaren Lagundia Ikastolako DBH4. mailako ikasleen familietan. Duela 10 urte baino gehiagotik ari dira elkarlanean elkartruke proiektu honetan eta ikasle bergararrak 2024ko martxoan joango dira hara.

Mariaren Lagundia Ikastolatik elkartrukearen garrantzia azpimarratu dute, halako esperientziak ikasleentzat aberasgarriak direla irizten baitiote pertsonaren errealizazio eta garapena lantzeko: "Beste herrialde bateko kultura, jendea edota ohiturak ezagutzeko eta komunikatzeko ingelesa erabiltzeko aukera ezin hobea dela iruditzen zaigu".

Herbeereetako ikasleak Bergarako familien etxeetan daude eta Bergarako txokoak nahiz ingurukoak ezagutzeko aukera izango dute. Gorka Artola alkateak ongietorria egin zieten atzo ikasleei, eta egunotan Laboratoriuma bisita eta Donostiara txangoa egingo dute. Bestalde, euskara ikasteko ikastaroa ere jasoko dute.

Martxoan, Herbehereetara

Proiektuari jarraipena emateko Mariaren Lagundiko 43 ikasle eta 3 irakasle martxoaren 9tik 16ra bitartean Warnsveld herrira joango dira, eta herbeeretarrek egin duten modura, hango familien etxeetan hartuko dute ostatu elkartrukearen esperientzia bizi eta proiektuaren helburuak betetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak