Zabalik dago Agorrosin kiroldegiko barruko igerileku handia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urriaren 3a

Matxura batek eraginda itxita egon ostean gaur, urriak 3, 06:30ean ireki dute Agorrosin kiroldegiko barruko igerileku handia. Udaletik jakinarazi dutenez, goizeko lehen orduetan ura ohikoa baino hotzago egon bada ere, arratsaldeko ikastaroak eta gainerako jarduerak normaltasun osoz egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak