Azken agurra, atzo, Jesus Aranzabal Ojanguren ziklista ohiari

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 30a, 10:27

19:00etan esan zuten hileta elizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian. Senitartekoekin eta lagunekin batera txirrindularitza munduko bailarako hainbat lagun elkartu ziren azken agurrerako.

Eguaztenean hil zen Jesus Aranzabal Ojanguren (Bergara, 1939) txirrindulari ohia, 83 urterekin. Debagoienak eman duen txirrindulari nabarmenena zen; Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan lehiatutakoa zen.

Ziklista profesionala 1964 eta 1972 urte artean

Angiozarren jaiotakoa ziklista profesionala izan zen zortzi urtez. Bidasoako Itzulia irabazi zuen 1963an, eta bere lorpenen artean daude Andaluziako Itzuli bat, Euskal Herriko Itzulian lortutako etapa bat –bigarren izan zen sailkapen orokorrean–, Portugalgo Itzulian bi etapa, Espainiako errepideko txapelketan birritan igo zen podiumera, eta Espainiako Vueltan etapa bat irabazi zituen, besteak beste. Inuri eta GAC Mobylette taldeetan ibilitakoa, bereziki Fagor (1966-1969) eta Bic taldeetan (1970-1972) egin zuen ibilbiderik oparoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak