Intxorta 1937 kultur elkarteak, Elgetako Udalak, Bergarako Udalak, Angiozar Bailarako Batzarrak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta atzo egin zen bi lanen lehen aurkezpen ekitaldia. Angiozarko eliza bete egin zen eta bertaratutakoek egileen ahotik entzun zituzten lanen inguruko xehetasunak.
Bigarren aurkezpen bat izango da bihar, zapatua, Elgetako Espaloia kafe antzokian. 12:00etan izango da.