Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloa aurkeztu dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ira. 28a, 15:59

Goizean Azkoitian egindako aurkezpeneko irudia.

Bergarako Santa Marina Parrokian, Azkoitiko Parrokian eta Loiolako Basilikan egingo dira kontzertuak urriaren 6tik 28ra bitartean. Bergaran urriaren 7an, 14an eta 21ean izango dira kontzertuak, 20:00etan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 24. edizioa egingo da urriaren 6tik 28ra bitartean eta gaur goizean aurkeztu dute egitaraua Azkoitian. Bergarako Santa Marina Parrokian eta Loiolako Basilikan hiruna kontzertu eskainiko dituzte. Azkoitian eskainiko dira kontzertu gehien, lau, hango Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrena baita. Halaber, Mariatxen Urkia soprano aretxabaletarrak abestuko du Azkoitian urriaren 21ean eta Bergarako organo ikasleek parte hartuko dute urriaren 28an leku berean egingo den organo ikasleen kontzertuan.

Aurkezpenean izan da izan da Bergarako Udaleko zinegotzi Maite Usabiaga eta horrelako ekitaldiak babesteko beharra nabarmendu du. Bestalde, gogora ekarri du Bergarako San Pedro Parrokiako Stoltz Freres organoa zaharberritze lanetan dagoela Lyonen duela zenbait hilabetetatik eta azaldu du San Pedroko organo jole Aitor Oleak adierazi duela prozesua "ondo" doala, eta organoaren %40a eginda dagoela: "Orokorrean, organoaren 36 jokuetatik 24 daude birgaituta".  Aurreikuspenen arabera, 2024ko ekainerako organoa berriro Bergaran bueltan izatea espero dute, eta aurreratu dute, hori betez gero, 2024 urteko kontzertua San Pedroko Parrokian egingo litzatekeela.

Egitaraua

Hauxe da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. zikloaren egitaraua:

Bergarako Santa Marina Parrokia (20:00)

  • Urriak 7: Oscar Rodriguez organista eta Martin Zulaika oboea eta korno ingelesa
  • Urriak 14: Myriam Ulanga organista eta Roberto Nuño biola
  • Urriak 21: Alberto Saez organista eta Eduardo Diaz tronpeta

Azkoitiko Parrokia (20:00)

  • Urriak 7: Esther Ciudad organista eta Juanjo Guillem perkusioa
  • Urriak 14: Olivier Latry organista
  • Urriak 21: Jose Luis Frantzesena organista eta Mariatxen Urkia sopranoa
  • Urriak 28: Organo ikasleen kontzertua

Loiolako Basilika (19:30)

  • Urriak 6: Loreto Aramendi organista eta ARV-VOCEM abesbatza
  • Urriak 13: Michel Bouvard organista
  • Urriak 2o: Éric Lebrun organista eta Marie-Ange Leurent organista

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak