'Lehen sorospenak haurtzaroan' ikastaroa egingo dute Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko irailaren 27a

DYAk Martoko kalean duen lokala, Bergaran.

Bergarako Udalak eta Gipuzkoako DYAk antolatu dute elkarlanean. Gurasoei zuzenduta dago.

Urriaren 14an, zapatuan, egingo dute Lehen sorospenak haurtzaroan ikastaroa, 09:30etik 13:30era, DYAk Martoko kalean duen lokalean. Besteak beste, istripuak, eztarri trabatzeak eta erredurak landuko dituzte parte hartzaileek, baina izena eman behar da aurrez. Dohainik da, baina gehienez ere hamabost pertsonako taldea osatuko dute; jende gehiago apuntatuko balitz, zozketa egingo dute. Horretarako, Bergarako Udaleko webgunera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak