Taldeak gehienez 7 lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira eta modu autonomoan funtzionatuko dute. Hau da, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere. Udaletik azaldu dutenez, taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko (egunkariko albiste bat, gai orokor bat…). Bilera horiek astean behin eta ordubetez izango dira.
Izena ematea
Hizkuntza ezberdinetarako mintzalagun taldeak sortuko dira. Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, eta, hasiera batean, izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du, hizkuntza maila edozein delarik.
Izena emateko inprimakian zehaztu behar da zein hizkuntza, ordutegi eta egun nahi dituen parte-hartzaileak.