Eztanda egin dute Angiozarko jaiek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 22a, 19:57

Angiozarko San Migel jaien hasiera gaur arratsaldean. Argazkia: Imanol Soriano.

19:30ean hasi dira Angiozarko San Migel jaiak suziriaren jaurtiketarekin, kanpai jotzearekin eta San Migelen jaitsierarekin. Festak ez du etenik izango.

Patata tortilla lehiaketa egingo dute lehendabizi, eta, ostean, kontzertuak izango dira elizpean. Hain justu, Lexuri Iparragirre, Laino Beltzak, Youth United eta DJ RU2 arduratuko dira musikaz.

Herritarrek, ordea, biharko ere gorde beharko dituzte indarrak, Herri Eguna ospatuko baitute egun osoko egitarauarekin. Domekan, berriz, Mila Elortza izendatuko dute Angiozarko alkate.

Irailaren 28 eta 29an, gehiago

Hilaren 28 eta 29an ere egongo da zer egina, jaiek ordura arte iraungo baitute. Hemen informazio zehatza eta kartela.

Erlazionatuak

Angiozarko San Migel jaien hasiera, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 ira 22 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak