Gizonezkoen LEB mailako Euskal Kopa Bergaran, asteburuan

Xabier Urtzelai 2023ko ira. 21a, 17:01

2020an, Gipuzkoa Basketeko jokalariak, Eskoriatzan.

Bergarako taldeak puntako saskibaloia ekarriko du egubakoitzean eta zapatuan Labegaraietara, Euskal Kopako finalak jokatuko dituzte-eta zilarrezko eta urrezko LEB mailako hiru talderen artean.

Juaristi ISBren, Teknikei Bizkaia Zornotzaren eta Guuk Gipuzkoa Basketen artean egongo da ikuskizuna. Lehenengo bi taldeak zilarrezko LEB mailakoak dira, eta Azpeitikoen eta Zornotzakoen arteko lehiarekin hasiko dute bihar, egubakoitza, Euskal Kopako saskibaloi festa. Partidua 20:00etan jokatuko dute, eta irabazlea zapatuko finalera sailkatuko da zuzenean.

Odriozolaren mutilak, zain

Zapatuan, urrezko LEB mailako Guuk Gipuzkoa Basket egongo da finala jokatzeko zain. Ikusteko dago liga hasteko aste gutxiren faltan GBCko entrenatzaile berri Mikel Odriozolaren taldeak ze itxura erakusten duen. Finalak egubakoitzeko ordutegi berbera izango du, 20:00etan hasiko dute partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak