Ekimenarekin bat egiten dutenek, gainera, bi bizikletaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, baita bizikleta materiala erosteko 50 euroko bi bonuren zozketan ere. Mugi txartelerako 20 euroko 60 karga ere zozkatuko dituzte, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko foru diputatuak, mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzearen alde egin du: "Gipuzkoak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egiten du, herritar guztion onura ekarriko duten helburu komunak lortzeko bidean. Kontua da mugikortasun aktibo eta jasangarria sustatzea, lehentasuna emanda bizikleta eta garraio publikoa erabiltzeari eta ahal den neurrian oinez ibiltzeari".