Bergarako AP-1erako sarbideak eta A-636ko zati bat itxita egongo dira eguazten eta eguen gauean

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 19a, 17:22

Hilaren 20an eta 21ean itxiko dira, gauez, Bergarako AP-1 autobiderako sarbideak eta A-636 errepideko zati bat egubakoitzean hasiko duten Lesarriko tunela birgaitzeko lanei begira.

Gaur egungo galiboen altuerak egokituko dituzte A-636 errepideko zati batean eta Bergara iparraldean zein hegoaldean dauden AP-1 autobiderako sarbideetan. Hori dela eta, eguaztenean gaueko 21:30etatik 02:00etara itxita egongo dira errepide tarte horiek. Aukera alternatibo gisa, Telleriako biribilgunea erabiltzea gomendatzen du Foru Aldundiak. Bergara iparraldeko sarbidea goizaldeko 05:00ak arte egongo da itxita, eta, beraz, Bergara hegoaldeko sarbidea erabiltzea da beste aukera.

Eguenean berriz, Bergara hegoaldeko sarbidea izango da itxiko dena; 22:00etatik 02:00etara. Kasu honetan, Arrasateko irteera erabili beharko da eta, ostera, GI-627 errepidetik jarraitzeko. Foru Aldundiak adierazi du lanak gauez egingo direla "trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak