Datorren astelehenetik zapatura bitartean, Hannoverreko EMO 2023 azokan erakutsiko ditu Soralucek fresatzeko, mandrinatzeko, funtzio anitzeko eta automazizazioko makina-erramintak; hain zuzen ere, 13. pabiloian. Era berean, bere ezagutzak partekatuko ditu, zuzeneko erakustaldiak egingo ditu eta bere azken garapen teknologikoak erakutsiko ditu fresaketa pabiloiaren erdian jarriko duten stand-ik handienera bisitetan. Gainera, bertaratzen direnek enpresako aditu teknikoekin hartuemana eduki ahal izango dute.
Nazioarteko azoka hau baliatuko dute Performance Line-ko azken makinak ezagutarazteko eta, Soraluce SAD60 mahai finkoaren gainean dagoen zutabe mugikorreko fresatzeko makina berria erakutsiko dute in situ.