Ilatargi astronomia elkartearen erakusketa ikusgai dago Bergarako Aroztegi aretoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ira. 15a, 12:45

Ilargi kraterra. (Argazkia: Mikel Lasa).

Debagoiena mailako astronomia elkarteko kideek urteetan zehar ateratako argazkiek osatzen dute argazki-bilduma eta hilaren 24ra arte egongo dira jarrita Bergarako Aroztegi aretoan.

Duela astebete ireki zituen ateak Debagoiena mailako Ilatargi astronomia elkartearen Unibertsoari begirada; unibertsoko mirariak kameratik ikusita erakusketak. Argazkilaritza munduan dabiltzan elkarteko kideek urteetan zehar ateratako argazkiek osatzen dute bilduma eta horietan daude jasota zeruarekin zerikusia duten gai ezberdinak: astroak, garaiko zeruak... Erakusketarekin Debagoienean astronomia elkarte bat dagoela ikusarazi nahi dute, baita jendea euren ekintzetan parte hartzera animatu ere: "Argazkilaritza munduan sartuta dagoena eta gaueko argazkilaritzari buruzko interesa duenak posible du gurekin kontaktuan jarri eta egiten diren behaketa eta halako saioetan parte hartzea".

Hilaren 24ra ikus daiteke Aroztegin, martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30, zapatuan 12:00- 14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak