Kontzertuekin hasiko du denboraldi berria Angiolillo liburutegiak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ira. 14a, 09:33

Black Magic Six bikote finlandiarra. (Argazkia: B.M.S.).

Angiolillo liburutegiak 15 urte daramatza kultura ekitaldiak antolatzen, eta ikasturte berria ere modu berean hasiko dute datorren eguenean; oraingo honetan, bi talderen kontzertuak egongo dira kartzela zaharrean 19:30ean hasita. Sarrerak zortzi euro balio du.

Irailaren 21ean, eguena, Angiolillo liburutegiak hasiera emango dio bere 15. denboraldiari bi kontzerturekin. Alde batetik, Black Magic Six bikote finlandiarrak eskainiko du emanaldia. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "lehen aldia da, Alemaniatik behera jotzen dutena. Ez dute espainiar estatua, ezta Frantzia zein Italian jo". Garage eta trash blues punk nahasketa egiten dute. Bestalde, pub rock eta punk rock nahasketa egiten duen Bamms talde hernaniarra arituko da. 2017an sortua eta 2021ean kaleratu zuten disko bakarra. Kartzela zaharrean izango dira, 19:30ean hasita eta sarrerak zortzi euro balio du.

Angiolillo liburutegitik azaldu dute 15 urte hauetan 90 ekintza inguru egin dituztela, eta gehienak liburu aurkezpenak izan arren, antzerkiak eta kontzertuek ere izan dutela euren lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak