Valen Moñux 'adiskide numerario' izendatuko dute

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 12a, 11:54

Valen Moñux 'Africa las dos orillas' musikalaren aurkezpenean.

Hilaren 23an, Seminarixoan egingo den ekitaldian, izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Valen Moñux Adiskide numerario gisa.

Urte askoan zehar Bergarako ondare artistikoa eta kultura musikala sustatu izanagatik izendatuko du datorren asteko zapatuan, Euskalerrian Adiskideen Elkarteak Valen Moñux Adiskide numerario gisa.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da; Ainhoa Letek, Bergarako alkate-ordeak emango du ongi etorria. Ostean, Luis Eliceguik, Gipuzkoan EAEko Lehendakaria denak emango dio hasiera ekitaldiari, eta, honekin amaitzeko, domina eta diploma jasoko ditu Moñuxek. Ekitaldian zehar musika emanaldiak entzuteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak