Sorkuntza artistikoa lantzeko kurtso berria hastear, Amaia Santamaria bergararraren eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 11a, 08:06

BEARTen –Bergarako Arte Elkartean– izango dira saioak urritik ekainera, ostiraletan. Arte graduatua da Santamaria. Argazkigintza, margolaritza, irudigintza, eskultura collage-a landuko dituzte, besteak beste.

Saioak ostiraletan izango dira, 17:00etik 20:00etara eta zabalik da izen-ematea. Eskaintza helduendako da eta edonork har dezake parte.

Santamaria orain bost urte hasi zen Bergaran sorkuntza tailerrak gidatzen. Garrantzia ematen dio irudimenari eta baita ere lan prozesuari berari. Nork bere teknika garatu behar duela uste du. Aurreko urteetan moduan argazkigintza, margolaritza, marrazkigintza eta eskultura collage-a landuko dituzte.

Izen ematea zabalik

Saioetan izena emateko zein informazio gehiago eskuratzeko interesatuek bi bide dituzte. 690 251 450 telefono zenbakira deitzea (Amaia Santamaria) edo beart.elkartea@gmail.com helbidera idaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak