Nerea Agirrezabalen arraun taldeak ezin izan du Kontxako Bandera irabazi

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 10a, 13:06

Tolosaldea txanda amaitzen. Irudia: eitb.eus

Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian, tarte oso txikiarekin bada ere, lehenengo postua lortu zuen Tolosaldeak; gaur, bigarren jardunaldian, ezin izan diote tarteari eutsi eta laugarren egin dute sailkapen orokorrean.

Nerea Agirrezabalek (Bergara, 1994) ezin izan du historia egin. Kontxako Bandera inoiz baino gertuago ikusi dute Tolosaldea arraun taldekoek; baina, joan zen astean lotutako tarte txikiari ezin izan diote eutsi gaur. Irteera puntura ilusioarekin joan direla dio Agirreazaldegik: "Aurreko astean egindakoarekin gustura, ilusioz geunden eta indartsu. Aukerak genituela sinesten genuen". Joan zen asteko lana errepikatzen saiatu diren arren, ez dute lortu. "Gaur itsasoa bare zegoen, eta kaleei dagokienez ez zegoen alderik. Hasiera hasieratik ez dugu arraunketa hartu, ez da bestelako akatsik egon", dio bergararrak. Joan zen astean dena ondo irten zitzaien eta gaur, ordea, ez.

Arraun Lagunak taldeak irabazi du Kontxako bigarren jardunaldia eta baita bandera ere; eta, haiengandik 21 segundotara sartu dira tolosarrak. Bada, Kontxako Banderak ihes egin die Agirrezabali eta haren taldekideei.

Nerea Agirrezabal, goian, ezkerretik bigarrena, Donostiako portuan, zaleak txalotzen. Irudia: eitb.eus

16. Kontxako Bandera. Emakumezkoen sailkapen nagusia:

  1. Arraun Lagunak. 21:01.14
  2. Donostiarra. 21:10.50   +9.36
  3. Orio. 21:19.22   +18.08
  4. Tolosaldea. 21:22.14  +21.00
  5. Hondarribia. 21:54.80    +53.66
  6. Hibaika. 21:55.88   +54.74
  7. Zumaia. 22:07.10  +1:05.96
  8. Kaiku. 22:15.16.  +1:14.02

Denboraldia amaitutzat

Agirrezabalaren Tolosaldeak amaitutzat eman du denboraldia gaurkoarekin. Ospakizun arratsaldea izango dute; 20:00etan ongi-etorria dute Tolosan.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak