Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak, dantzari onenak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko irailaren 10a

Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga dantzari bergararrak, atzo, txapeldun izan berritan.

San Martin jaietako ohiko ekitaldietako bat izaten da Moises Azpiazuren omenezko bikote nagusiendako dantza txapelketa, eta aurtengoan ere Bergaran geratu da zapia; izan ere, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izan dira 2023ko onenak. Oso pozik zeuden aurten San Martin plazara itzuli den txapelketaren amaieran: "Herrian parte hartzea ederra da, eta zer esanik ez irabaztea".

200 euro eta zapi bana jaso zituzten sari moduan irabazleek. Bigarren bikoterik onena, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek osatutakoa izan zen (180 euro). Hirugarren, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak sailkatu ziren (170 euro).

Aurtengo txapelketan zortzi bikotek hartu dute parte. Hemen, sailkapena:

  1. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo. Bergara. 75 puntu.
  2. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun. Azpeitia. 72 puntu.
  3. Nora Aizpuru eta Iker Zabala. Azpeitia. 67 puntu.
  4. Alaia Amubieta eta Amets Amubieta. Azpeitia. 66 puntu.
  5. Jone Arriaran eta German Aranburu. Azpeitia. 65 puntu.
  6. Jare Labaka eta Enaitz Segurola. Azpeitia. 60 puntu.
  7. Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla. Zestoa. 57 puntu.
  8. Nahia Urkizu eta lone Aranberri. Azpeitia-Itziar. 54 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak