Bero itogarriarekin ere, sanmartinetako feria itxuroso

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ira. 9a, 16:34

Postuak San Martin plazan.

Bero itogarriarekin ere herritar askotxo gerturatu da San Martin jaietako azokara. 27 postu eta feriako klasiko diren barazki, fruta eta bereziki gazta lehiaketa izan dira protagonista eta saltzaileek, oro har, ondo saldu dute. Barazki onenaren saria Bergaran geratu da; fruta onenaren saria Igorrera joan da; eta gazta onena, azkenik, Lekarozekoa izan dela erabaki dute epaimahaikideek.

Barazki onenaren saria jaso du Bergarako Eskubaratzak; adierazi dute uzta ona izan dela aurtengoa: "Txukun joan da azoka. Pozik gaude salmentekin, izan ere, beldur ginen hasieran eguraldia onegia izango zelakoan. Tomatea izan da, zalantza barik, gehien saldu duguna; orain bertan ortuko erregina da. Urtero etortzen gara, gure urteko plaza bakarra da, eta berezia. Oraingoa da urteko garairik oparoena ortuan", esan du Asier Garaik.

Honako hau izan da barazki, fruta eta gazta lehiaketako sailkapena:

Barazki lehiaketa:

  1. Eskubaratz (Bergara). Saria: 600 euro.
  2. Ezozi Etxebarria (Soraluze). Saria: 550 euro.
  3. Mari Karmen Etxeberria (Bergara). Saria: 500 euro.

Fruta lehiaketa:

  1. Untza Sarrionandia (Igorre). Saria: 600 euro.
  2. (Eman gabe)
  3. Jose Lonbide (Aretxabaleta). Saria: 500 euro.

Aipamen berezia jaso du Mariaren Lagundia ikastetxeak, lehiaketaz kanpo egonda ere, azokan izaten duen presentziagatik eta eramandako produktu pilagatik. 550 euroko diru saria.

Gazta lehiaketa:

  1. Kortaria (Lekaroz). Saria: 600 euro.
  2. Aizpea Olabarria (Gipuzkoa). Saria: 550 euro.
  3. La Leze (Araba). Saria: 500 euro.

San Martin feriako lehiaketetako sari banaketa.

Erlazionatuak

San Martin jaiak 2023: feriako argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023 ira 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak