Antolatzaileek espero baino ikusle gutxiago egon arren –35 bat lagun elkartu ziren–, bertaratu zirenak "gustura" ibili ziren, Leibarren arabera: "Gai gehienak euskararen bueltan izan ziren, betiere umore ukituarekin, eta jendeak esan zigun oso gustura egon zirela. Amets Arzallusek sekulako maila duela berretsi zuen beste behin, eta ederto eraman zuen saioa. Gainerako hiru bertsolariek, Gernikako eta Muxikatik etorritako bertsolari gazteak, laster hasiko den Bizkaiko txapelketa prestatzeko aukera ere izan zuten. Helburua bete genuen, Billabonako topaketak berotzen joatea".

Ikus-entzuleak, atzoko bertso saioan.