Bergarako eskubaloi sailak "erronka handiak" zehaztu ditu denboraldi berrirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ira. 9a, 10:15

Andoni Moñux jokoan, iaz; aurten Eibarren jokatuko du.

BKEko eskubaloi sailak ere ekin dio denboraldi berriari eta diote "erronka handiak" izango dituztela. Gogora ekarri dute jokalari berriendako ateak zabalik dituztela; inork interesa izango balu mezua bidali dezala honako helbide elektroniko honetara: bergaramano@gmail.com.

"Erronka handiak izango ditugu. Neska gazteak maila berrira egokitu beharko dira; iazko maila ona mantendu ezkero aurten ere emaitza aparta lortuko dute. Gabezia handiena atezainetan dugu eta neska berrien bila ari gara hutsune hori betetzeko". Infantil mailako neskek bi talde izango dituzte aurten ere.

Mutilei dagokienez, senior mailan bi talderekin jarraituko dute, Gipuzkoako lehen eta bigarren mailan. Lehen taldeak iaz erretiratu ziren Alatz Etxebarriurteun-en eta Eibarrek fitxatu duen Andoni Moñuxen "hutsune garrantzitsuei" egin beharko die aurre; bigarren mailan jokalarien prestaketa lehenetsiko dute aurten ere. Kadete mailan bi talde osatuko dituzte, eta espero dute aurten kadetetan bigarren urtea egiten dutenekin bereziki emaitza "oso onak" lortuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak