Aurkezpenerako bertso saioa antolatu dute, bereziki euskararen bueltan abestu dezaten. Honako bertsolari hauek gonbidatu dituzte: Amets Arzallus –Billabonako topaketetako mahai-inguru nagusian ere hartuko du parte–, Janire Arrizabalaga, Asier Galarza eta Koldo Muñiz. Sarrera sei euro ordaindu beharko da.