Zumaiakorentzat izan da Bergara Hiria Txapelketa

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko irailaren 2a

Hogeita hamaikagarren edizioa jokatu dute arratsaldean Agorrosinen eta bisitariak 0-3 izan dira nagusi

Denboraldi aurrean murgilduta daude gure bailarako taldeak, eta, prestaketa horretan, lagunartekoak jokatzen ari dira. Bergararen kasuan, gaur zita berezia zuten Agorrosinen, Bergara Hiria Txapelketaren hogeita hamaikagarren edizioa jokatu baitute.

Zumaiako taldea izan dute aurkari mahoneroek, baina ezin izan dute garaipena eskuratu. Huts eta hiru nagusitu dira kanpotarrak, eta, modu honetara, eurentzat izan da aurtengo Bergara Hiria Txapelketa. Bergararrek errebantxarako aukera izango dute, ligan ere elkarren aurka arituko direlako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak