Mozorrotuta hasi dituzte Osintxuko jaiak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko irailaren 2a

Martiritxoren jaitsierarekin batera, mozorrotu, bizikleta hartu eta Soraluzera joan dira Osintxuko auzotarrak, urteroko ohiturari jarraituz. Ondoren, mariatxiek girotu dute jaien hasiera, eta, herri afarian indarrak hartu ostean, gaueko kontzertuen txanda iritsi da. Datozen bi egunetarako ere egitarau betea izango dute Osintxun. Esate baterako, paella lehiaketa eta herri bazkaria egin dituzte pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak