Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko izen-emate epea zabaldu du Bergarako Udalak

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 1a, 12:29

Sokamuturra iazko sanmartinetan.

San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du Bergarako Udalak, bi egunetan: irailaren 16an eta 17an, 09:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako, aldez aurretik eman behar da izena www.bergara.eus webgunean.

Izena emandako herritarren kopurua handia izanez gero zozketa bidez aukeratuko dituzte balkoian egongo direnak; zozketa hori hilaren 13an egingo dute, 12:00etan. Ondoren onuradunen izen abizenak www.bergara.eus webgunean argitaratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak