Bergarako San Lorentzo auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko irailaren 1a

Bihar arratsaldean botako dute suziria eta bi eguneko jaietan ez da faltako giro onik, musikarik edota txapelketarik.

Asteburuan San Lorentzo auzoan ere jaiak ospatuko dituzte. 19:00etan jaurtiko dute suziria eta jarraian auzo poteoa egingo dute musikarekin. Gaua biribiltzeko, berriz, barbakoa herrikoia eta ilargi behaketa. Zapatu goizean puzgarriak, trikipoteoa eta toka antolatu dituzte; arratsaldean, apar festa, zenbait txapelketa, txokolatada, buruhandiak, sar- dina dastaketa, bingoa, DJak eta azkenik, kulero eta galtzontzilo lasterketa.

Hauxe da egitaraua osorik:

Irailak 1

  • 19:00 Txaflero jaurtiketa eta auzo poteoa musikarekin alaituta
  • 20:30 Barbakoa herrikoia
  • 22:00 Ilargi behaketa Ilatargi Astronomia Elkartearekin

Irailak 2

  • 11:00 Puzgarriak
  • 12:00 Triki poteo (Laino, Zape, Arkupe)
  • 12:30 Toka-rana (Laino)
  • 17:00-18:00 Apar festa
  • 17:00 Dardo txapelketa (Zapelaitz)
  • 18:00-18:30 Txokolatada
  • 18:15-19:00 Buruhandiak
  • 19:00-20:00 Oinetako jaurtiketa txapelketa
  • 21:00 Sardinada; ondoren, bingoa eta DJ
  • 02:00 aldera kulero eta galtzontzilo lasterketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak