Denboraldi berrirako eta Bergara Hiria Txapelketa jokatzeko prest dago BKE

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abu. 31a, 16:27

Datorren denboraldian Bergarako futbol taldean aritu nahi duten jokalariek biharkoa dute izena emateko azken eguna. Horretarako, www.bergarakedenda.com-en eman behar da izena. Bestalde, zapatuan Zumaiakoren kontra jokatuko du Bergarak XXXI. Bergara Hiria Futbol Txapelketa.

Denboraldi berria hastear dela BKEko futbol eskolan (2012tik 2015era jaiotakoak) eta alebin, infantil, kadete nahiz jubenil mailan aritu nahi duten jokalari guztiek bihar dute azken eguna izena emateko www.bergarakedenda.com atarian. Klubak adierazi du jokalari berriek izena ematerakoan kuota+pack delakoa hautatu behar dutela; aurreko urtetik jarraitzen dutenek, berriz, kuota soilik. Bestalde, jakinarazi du "beharrezkoa den arroparen bat" faltaz gero, webguneko dendan erosi beharko dela. Kadete, jubenil eta senior mailako taldeak entrenatzen hasiak dira, eta datorren astean infantil eta alebinen txanda izango da. Futbol eskola urriaren 2an hasiko da.

Halaber, zapatuan jokatuko dute Bergarak eta Zumaiakok Gizonezkoen XXXI. Bergara Hiria Futbol Txapelketa, Agorrosinen, arratsaldeko bostetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak