Nerea Agirrezabal arraunlari bergararrak Kontxako Banderan jokatzeko aukera izango du atzo lortutako hirugarren postuari esker. Orio izan zen helmugaratzen lehena eta hamahiru segundora iritsi zen Tolosaldea taldea, Arraun Lagunak taldearen ostean. Datozen bi domeketan jokatuko dira Kontxako Banderako azken estropadak.