Bergarako Laboratoriumak Irulegiko Eskua agertu zen aztarnategira bisita antolatu du datorren Irailaren 10erako. Aranzadiko arkeologoek gidatuko dute bisita, eta, eskua ikusteaz gain, Burdin Aroko herrizka eta eskuaren etxea erakutsiko dira. Gainera, XV.mendeko nafar gaztelua bisitatzeko auekra ere izango dute bisitara animatzen direnek; guztia, arkeologoak lanean dauden bitartean.
Bisita gidatura joateko gozieko 08:30etan geldituko dira Ibargarai autobus geltokian. Ilundaingo aparkalekura iritsiko dira goizeko 10:00etan eta bertatik hasiko dute bi ordu inguru iraungo duen bisita gidatua. Adin guztiei zuzendutako bisita da, baina gomendio batzuk eman dituzte laboratoriumetik. Alde batetik, ibildean dauden aldapa eta eskailerak kontuan izanik, bisita ez da egokia mugikortasun arazoak dituztenentzat. Bestetik, arkeologoen azalpenak ulertzeko, gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendatzen dute. Gainera, mendiko arropa, oinetako erosoak, eta, ura eta hamaiketarkoa eramateko ere eskatzen dute.
Hasiera batean bisita gidatua aire zabalean egingo da, eguraldiak laguntzen badu. Kontrakoa gertatuz gero, Gongorako Zarra Jauregiko Interpreatzio Aretoan emango dituzte azalpenak.
Izen ematea zabalik dago jada eta dohainik da, baina plaza mugatuak izango dira. Lehen 55 pertsonak izango dute aukera eta gainontzekoak itxaron zerrendan geldituko dira. Izena emateko honako galdetegia bete behar da.