Azaldu dutenez, edozeinek har dezake parte lehiaketan, baina parte-hartzaile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu ahalko du. Lanak, gainera, aire zabalean eginikoak izan behar dira, eta Bergara hartu behar da eremutzat. Teknikari eta formatuari dagokionez, librea izango da, eginikoa euskarri gogorretan aurkeztu beharko den arren.
Parte-hartzaileak, beraz, Santa Marina parrokiako arkupeetara joan beharko dira lehiaketaren egunean euskarriak markatzera, 08:30etik 11:00etara, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik izatea. Lanak, berriz, 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira, Bergarako udaletxean.
Sari banaketa, egunean bertan
15:00etan jakingo da zeintzuk diren irabazleak, eta horretarako adituz osatutako epaimahai bat eratuko da. Guztira, lau sari izango dira: lehena, bigarrena, hirugarrena eta lehenengo bergararrarena. Saria irabazi ala ez, ordea, artistek euren lanak erakusteko aukera izango dute, erakusketa egingo baita irailaren 21etik urriaren 1era, udaletxeko areto nagusian.
Hemen xehetasun guztiak.