Tourmalet izan dute helmuga, Sainte Marie de Campanetik abiatuta. "Besteak beste, Demi Voleringen eta Ane Santestebanen erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Erreferentzialtzat dituzten munduko txirrindulari onenak, agertoki ezin hobean".
Ez da, ordea, lehen geltokia izan, Tourmaletera iritsi aurretik Iruñerriko itzulian hartu baitzuten parte gazte mailako neskek. Hiru etapa egin zituzten, eta sailkapen nagusian zazpigarren gelditu zen Itxaso Plaza arrasatearra. Edurne Ormaetxeak, berriz, 31. egin zuen.
Kantabriara begira
Egubakoitzean, hilaren 4an, berriz, Kantabriako itzulian arituko dira hiru egunez Igamo Packaging-eko txirrindulariak; erlojupekoa izango dute lehen proba, eta Camargo herrian amaituko dute itzulia. Irailean, gainera, beste hitzordu batzuk ere izango dituzte, gazteek Plouayko sari nagusian parte hartzeko aukera izango baitute, Frantzian. "Nazioarteko lasterketa korrituko dute, profesionalak lehiatuko diren ibilbide, ordu eta egun berean".