Herribus zerbitzuak aldaketak izango ditu abuztuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 2a, 17:34

Moldaketak egin dituzte ordutegian: lanegunetan, goizez eta arratsaldez izango da martxan garraio zerbitzua; zapatutan, berriz, eguerdira arte.

09:35etik 13:45era izango da goizeko zerbitzua astelehenetik egubakoitzera, eta arratsaldekoa, 18:35etik 20:00etara. Zapatuei dagokienez, goizez izango da soilik autobusa, 09:35etik 13:00etara.

Horrez gain, Bergarako Udalak jakinarazi du San Juanen ez dela zerbitzurik izango, eta Angiozarretik Bergarara joan nahi izan ezkero, aurrez eskaria egin behar dela, 943 76 59 42 telefono zenbakira deituta. Alderantziz, berriz, Bergaratik Angiozarrera heldu nahi izan ezkero, autobusean bertan abisatu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak