Ikusgai dago 'Basati' erakusketa, arroz paper luzeetan egina

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abuztuaren 1a

'Basati' erakusketa. Irudia: Bergarako Udala.

Maritxu Intxausti eta Olatz Irigarai artistek pasa den egubakoitzean, uztailaren 28an, egin zuten lanaren aurkezpena, Bergarako Aroztegi aretoan.

Bi egile donostiarrek arroz paper luzeak dituzte langai, eta horietan islatzen dute euren lana, koloreztatuz. Zintzilik dituzte eginikoak Bergarako Aroztegi aretoan, eta era horretan dago osatuta instalazioa.

Beraz, interesa duenak, abuztuaren 13ra arte izango du Basati erakusketaz gozatzeko aukera. Martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik aretoa; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeka zein jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak