Bi edukiontzi erre dituzte Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uztailaren 25a

Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, Infernukua tabernaren inguruan erre dute edukiontzi bat, eta, bestea, Espoloian.

Lekuko batek azaldu duenez, 02:30ak aldera jazo dira gertakariak, eta ertzainei deitzearekin batera agertu dira suhiltzaileak. Udaltzainek, berriz, suteek eragindako kalteen berri eman dute. Haien arabera, Infernukua inguruetan ez da eraginik izan, baina Espoloikoan auto bat kaltetu da. Bideoa: Gemma Landa.

Espoloiko edukiontzietako bat, erreta. Kotxea erretiratuta dago.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, identifikatuta dago suteen egilea, baina ez dute atxilotu.

Infernukua inguruetako edukiontziak, erreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak