Guneak 271 metro karratuko azalera du orotara; txorrotek bustiko duten eremuak, berriz, 160 metro karratu inguru. "Aurrera begira handitzeko aukera ere badago. Izan ere, eremu horretan egon zen industria jarduerak eraginda, lurrak tratatu egin behar dira beste jarduera batzuetara bideratzeko, orain arte egiten ari den moduan", azaldu du Bergarako Udalak.
Kokalekua "egokiena" dela azpimarratu du Gorka Artola alkateak: "Kokaleku ezberdinak aztertu ostean, gunerik egokiena Labegaraietakoa zela ondorioztatu genuen, eta, bide batez, auzotarrek aspaldian egindako proposamen bati erantzun diogu".