Bergarako Musika Eskolako organoko ikasleek iazko esperientzia errepikatuko dute, Bañaresko (Errioxa) Santa Cruz parrokian emanaldia egingo baitute bihar, 20:00tan hasita.
Lorea Larrañaga, Elena Laka, Eugenio Etxebeste, Miren Azkarate, Peio Lete eta Leo Juaristi ikasleak joango dira Josean Pascual irakaslearekin batera, eta ikasleek nahiz irakasleak pieza bana interpretatuko dute.
Honakoa da egitaraua:
- Partita sopra l'Aria di Follia - Girolamo Frescobaldi (1583-1643): Lorea Larrañaga
- Tiento CCIII de 6 tono por fe fa ut - Francisco de Arauxo (1584-1654): Elena Laka
- Tiento de falsas 2 tono - Pablo Bruna (1611-1679): Eugenio Etxebeste
- Tiento de mano derecha y al medio a dos tiples - Pablo Bruna (1611-1679): Josean Pascual
- Voluntary in A minor (Allegro) - Anonimoa (XVIII. mendea): Miren Azkarate
- Preludio 1 BWV 846 - Johann Sebastian Bach (1685-1759): Peio Lete
- Was gott tut, das ist wholgetan (Lo que Dios hace, está bien hecho) - Johann Pachelbel (1653-1706): Leo Juaristi