Honako informazio honen berri eman behar da izena emateko:
-Parte hartuko duen taldearen izena.
-Taldekide kopurua (Gutxienez 20 lagun, eta gehienez 36).
-Taldeak danborra ala barrika joko duen.
-Taldeko zuzendariaren kontaktua: izen abizenak eta telefono zenbakia.
Izen ematea gazteria@bergara.eus helbidera idatzita edota 010 telefonora (luzapena 1090) deituta egin beharko da.
Entseguei dagokienez, talde bakoitzeko zuzendariak Musika Bandako zuzendariarekin irailaren 4ean, 18:00etan Musika Eskolan egingo den entsegu saiora joan beharko du. Gainontzeko taldekideek irailaren 4an, 5ean, 6an, 11n, 12an,13an eta 14an 20:00etatik aurrera seminarioko karpan egingo diren entseguetara joan beharko dute.
Talde bakoitzaren ardura izango da banderak lortu eta danborradan eramatea –bandera eramaileak ere talde bakoitzak lortu beharko ditu, ahal dela emakume bat eta gizon bat–. Talde bakoitzak gehienez bi bandera eroango ditu.