Horrez gain, hainbat sari banatu zituzten: hiru kategorietan txapeldunak eta txapeldunordeak garaikurra jaso zuten. Gainera, emakumezkoetan eta gizonezkoetan –liga eta kopa ez ziren bereizi kasu honetan– jokalari onenek, atezain onenek eta golegile finenek ere saria jaso zuten. Zale asko batu ziren egubakoitz arratsaldez finalak ikusteko, eta antolatzaileek haien artean ere oparitxo batzuk banatu zituzten, zozketa bitartez.
Era honetan, honako hauek izan ziren saria jaso zutenak:
- Emakumezkoen Ligako finala:
- Txapelduna: Panzip.
- Txapeldunordea: QCS.
- Gizonezkoen Ligako finala:
- Txapelduna: MFK.
- Txapeldunordea: Txinpartak.
- Gizonezkoen Kopako finala:
- Txapelduna: Sansigol.
- Txapeldunordea: HIS.
- Bestelako sariak:
- Jokalari onenak: Beñat Loidi eta Ane Gallas.
- Atezain onenak: Oihanbo eta Uxue Ezpeleta.
- Golegile nagusiak: Markel Ilzarbe eta Maider Jorge.
Panzip taldea, emakumezkoen ligan txapeldun.