Emakumezkoen Ulma-Challenge ziklismo probaren baitan, San Martzialerako erlojupeko igoera izan da gaur goizean. Debagoiendarren artean, kadete mailan, taldeko onena izan da Itsaso Askasibar elgetarra, eta jubenilen kategorian, hirugarren izan da Itxaso Plaza arrasatearra. Arratsaldean, lineako proba jokatuko dute Oñatin, eta bi diziplinetako erregularrenak jantziko du irabazlearen txapela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.